viernes, 15 de febrero de 2013

Zadorra Ibaia

Zadorra Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.

Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.

Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.
Ebro Ibaia

Ebro Araba eta Nafarroako beheko aldeko lurrak ureztatzen dituen ibaia da, zatirik handienean euskal lurraldeak ezkerreko aldean ukituz, Tuterako merindadean izan ezik. Nafarroa 107 kilometrotan zehar zeharkatzen du. Espainian emari handiena duen ibaia da, eta izen berbera daukan ibarra zeharkatuta (86.100 km²) Mediterraneo itsasoan isurtzen da sorburutik 910 kilometrora, Ebroren Delta sortuz.




Ebro ibaia, Fontibren (Kantabria) jaiotzen da, 1980 metroko garaieran, eta Reinosa, Miranda Ebro, Haro, Logroño, Calahorra, Alfaro, Tutera, Alagón, Zaragoza, Caspe, Mequinenza, Riba-Roja d'Ebro, Tortosa, Amposta, Sant Jaume d'Enveja eta Deltebre herriak zeharkatzen ditu.



Nahiz eta Euskadiko ibaia ez izan, hemendik pasatzen da eta oso esaguna da.

viernes, 1 de febrero de 2013


Kadaguako aktibitateak.


Kadaguan aktibitate ugari antulatu ohi dira, adibidez, Balmasedako txalupen jaitsiera. Urtero egiten da eta edozein adinetako pertsonak parte har dezakegu.



Beste aktibitate interesgarri bat arrantza da.